2002an mendien nazioarteko urtea ospatu zen eta urte hartan erabaki zuen Nazio Batuen Erakundeak mendien nazioarteko eguna ere izendatzea. Abenduaren 11 aukeratu zuten eta 2003tik urtero-urtero ospatzen da. "Mendiek gure bizitzetan duten garrantziaz ohartarazteko, mendi inguruak garatzeko aukerez eta mugez jarduteko eta munduko mendietan aldaketa positiboak ekarriko dituzten itunak sortzeko" eguna da besteak beste, eta proposamenak ere jasotzen dira gaurko egunean, fauna eta flora askotarikoa duten mendiak suntsitu ez daitezen.
Euskal Herriko mediak
No hay comentarios:
Publicar un comentario