1.10.16

'ESKOLA AGENDA 21ko KOORDINAZIOA' IKASTAROAN



Irailaren amaieran Bilboko Ingurugelan EA21ko koordinazioaren ikastaro presentzialan parte hartu dugu. Hiru egunetan zehar ikastetxeko EA21ko koordinatzaileak elkartu gara nola antolatzen den EA21 ikasteko. Honako hauek izan dira helburuak:

  • Eskola Agenda 21eko helburuak, edukiak, eta metodologia-faseak (sentsibilizazioa, diagnostikoa, ekintza-plana, garapena eta ebaluazioa) ezagutu. 
  • Herriko edo zonaldeko ingurumen-arazoak curriculumean txertatzeko bideak ikusi. 
  • Ikasleen eta hezkuntza-komunitateko kideen parte hartze gaitasunak garatzea. 
  • Jarraipen eta ebaluazio irizpideak definitzea eta gauzatzea. 

Asko lan egin dugu: hitzaldi ezberdinak entzun, esperientzi politak ikusi, lanak bakarka eta taldeka egin eta batez ere elkarrekin ezagutu eta konpartitu proiektu hau aurrera erameteko gure kezkak eta beldurrak. Orain lan egitera gogoz eta indarrez ikastetxeetara bueltatzen gara oparitutako 'kit berezi' batekin:

Arrigorriaga BHIko institututik mila esker 
aholkulari eta arduradun guztiei !!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario